gazteak
haurrak 0-12 urte
Bilaketa Aurreratua

PRODUKTUAK > Filmak

irudia

Izena: 1512-2012 Nafarroa Bizirik - Memoria Gune Baten Bila

Egilea: Batzuen artean

Argitaletxea: Nafarroa Bizirik! Ekimena

Azalpena:

DVD honen izenburu bera duen dokumental bat aurkituko duzue. Dokumental honek 1512-2012 Nafarroa Bizirik ekimenak egin duen lanaren balorazioa egitea du helburu. Nafarroako Konkistaren inguruko oroimen historikoa berreskuratze soila genuen helburua, baina 2012. urte honek, Nafartarrak sentitzen garenontzat, ziklo baten hasiera suposatu digu.
500 urte, 15.208 hilabete, 182.500 egun… 5 amona, azken finean, 1512. urteko urte lazgarriarte heltzeko, 5 amona atzera jo beharko genuke. Nafarroa erresuma burujabea konkistatua izan zen urtea, nafar lurraldearen zati garrantzitsu baten burujabetza galdu genuen urtea.
Lehenago 1134. urtean, 1199an, 1200ean, 1451n, … 1620 arte, erresuma burujabea desagertu zen arte. Odoletan dagoen zauria, ilunpean mantendu duten Historia. Argitara ekartzen saiatu duguna. Bidearen zati bat, elkarrekin, jorratu dugu, herriz herri haziak landatzen.
Hasiera izan duen bidea, baina bukaerarik gabekoa… landatzen jarraituko dugu, eta gure oroimen historikoa berreskuratzeak ekartzen dituen fruituak jasotzen ere … hori da 1512-2012 Nafarroa Bizirik ekimenaren bidea.

Adina: 12-16, Helduak

Urtea: 2014

Prezioa: <10 €