gazteak
haurrak 0-12 urte
Bilaketa Aurreratua

PRODUKTUAK > Filmak

irudia

Izena: Mikel Laboa (1934-2008)

Argitaletxea: Elkar

Azalpena:

Mikel Laboaren bizitza eta obra jasotzen ditu orain aurkezten dugun dokumentalak.

Urte hauetan guztietan Mikelek egindako lana jaso nahi izan da ordu eta erdi luze irauten duendokumental honetan.

Bi zatitan banatu dugu dokumentala. Lehenbizikoan Mikel Laboa berak kontatzen du bere bizitza eta obra. 1978. urtean Herri Irratian egin zizkioten elkarrizketetan oinarritu gara. Bigarrenean, aldiz, batez ere, bere ingurukoek hitz egiten dute Mikeli buruz.

Kontakizun horiei lagunduz, bere bizitza bete zuten irudiak eta hotsak, hurbilekoei egindako elkarrizketak,berrogeita hamar urteetan zehar emandako kontzertuak eta grabatutako diskoak jaso dira.

Ordu bat eta berrogei minutu inguruko dokumentu aberatsa, betiko eta etorkizuneko Laboazaleek hobeki ezagutu dezaten donostiar sortzailea. DVDari disko labur bat ere gehitu diogu. Gipuzkoako Foru Aldundiak Mikel Laboari urrezko domina eman zion ekitaldian Iñaki Salvadorrek eta Josetxo Silguerok eskainitako kontzertua eta Bernardo Atxagak ekitaldi hartan Mikeli idatzitako "Beti lagun" poema jasotzen dira.

Adina: 12-16

Urtea: 2009

ISBN: 8436007083258

Prezioa: 11-20 €