gazteak
haurrak 0-12 urte
Bilaketa Aurreratua

PRODUKTUAK > Informatika eta App-ak

irudia

Izena: Bitxikeriak

Egilea: La Pecera

Argitaletxea: La Pecera Creativa

Azalpena:

Gertaera guztiek dute beren zergatia! Galdeontzi hutsa zara? Munduari behatzea eta egunero gauza berriak ikastea atsegin duzu? Ikertzea jostagarria iruditzen zaizu? Honako hau webgune egokia da zuretzat! Bertan, zure jakin-mina piztuko duten galdera-erantzunak aurkituko dituzu, gai ugariri buruzkoak. Galdetu al diozu inoiz zeure buruari zergatik dituzte zebrek marra zuri-beltzak? Edo zergatik duten donutek zulo bat erdian? Edo zergatik ibiltzen diren inurriak errenkadan? Gure inguruan gauza liluragarriak gertatzen dira! Batzuk arazorik gabe ulertzen ditugu, baina beste batzuk bitxiak eta azalezinak iruditzen zaizkigu! Webgune honetan noiz edo noiz zeure buruari egin dizkiozun galdera ugarirentzako erantzunak aurkituko dituzu. Gizakiekin, animaliekin, zientziarekin eta inguratzen gaituen munduarekin zerikusia duten pasadizoak eta bitxikeriak ezagutuko dituzu. Prest zaude den-dena jakiteko?

Adina: 05-09, 10-12, 12-16, Helduak

Urtea: 2018

Prezioa: Doan