gazteak
haurrak 0-12 urte
Bilaketa Aurreratua

PRODUKTUAK > Informatika eta App-ak

irudia

Izena: Hitz bihurriak

Egilea: Gestionet Multimedia

Argitaletxea: Txapel Games

Azalpena:

Hitz bihurriak jokoan erantzun bat eskatzen zaizu. Bai pantailan agertuko den irudiaren izena, audio batean entzuten den galderaren erantzuna edo pantailan idatziz agertzen den galderarena. Erantzuna emango zaizu, pantailan agertuko da baina letrak desordenatuta egongo dira eta zure egitekoa letra horiek antolatzea izango da erantzun zuzena eman ahal izateko.

Galderak gai ezberdinen ingurukoak izan daitezke: teknologia, kultura… gustuko duzun gaia aukeratu dezakezu ala gailuak zoriz kategoria ezberdinen inguruko galderak botatzen uztea.

Banaka joka dezakezu zure ezagupenen aurka 5 minutuko epean ahal dituzun erantzun zuzen guztiak emanez. Nahi izanez gero, gailu berean, beste batean aurka jokatzeko aukera izango duzu ere, kasu horretan erantzun zuzen gehienak ematen dituena izango da irabazlea.

Bukatzeko emaitzen ranking bat aurkituko duzu zure izena edo ezizena bertan jartzeko.

Joko honekin hiztegia eta kultura lantzeko aukera izango duzu, entzumena eta idatzizko ulermena ere garatzeko parada izanda.

Aplikazio hau Eusko Jaurlaritza eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzari esker sortu izan da.

Adina: 00-04, 05-09, 10-12, 12-16, Helduak

Urtea: 2019

Prezioa: <10 €