gazteak
haurrak 0-12 urte
Bilaketa Aurreratua

PRODUKTUAK > Jostailuak eta jokoak

irudia

Izena: Mihi-bero

Egilea: Txatxilipurdi Elkartea

Argitaletxea: Txatxilipurdi

Azalpena:

Mahai jolasa - Iraupena: 30-45 min - Jokalariak: 4-16 jokalari - Helburuak: Mihi-beroren helburu garrantzitsuena zalantzak, mitoak, tabuak eta galderak ebazten lagunduz partaideak sexualitatearen ibilbidean laguntzea da. Gainera, sexualitatearen inguruan sexu-genero sistemak sortutako mezuen aurrean ahalmen kritikoa sustatzea ere badu helburu jolas honek. Bestalde, nerabezaro garaiko interesgunea den sexualitatea aitzaki bezala hartu eta euskararen erabilera sustatzeko eta horretan motibatzeko tresna bilakatu daiteke Mihi-bero: sexualitateari buruzko euskarazko hiztegia lantzeko eta esamoldeak gazteen artean zabaltzeko. Sexualitateari loturiko oroimena, kontzentrazioa, hausnarketa, arrazonamendua eta sozializazioa garatzen ditu. Talde estrategia eta talde antolaketa taktikoa ere bultzatzen ditu. Euskara lantzeko jolas aproposa da.

Adina: 12-16, Helduak

Adin-oharrak: 12 urtetik aurrera

Urtea: 2017

Prezioa: 21-30 €