gazteak
haurrak 0-12 urte
Bilaketa Aurreratua

PRODUKTUAK > Komikiak

irudia

Izena: Euskal Herriko historia ilustratua II

Egilea: Joseba Asiron

Ilustratzailea: Martintxo

Argitaletxea: Txalaparta

Azalpena:

Nolakoa izan zen euskal Estatuaren sortze unea, Eneko Aritza errege bihurtu zutenekoa? Zertarako erabili zen egiazki Leireko monastegiko kripta? Nola bizi ziren Arrada herri gotortuko biztanleak eraitsia izan arte? Nolakoa zen gaztelauen setioaren aurrean Gasteiz defendatu zuen Martin Ttipia? Historiografia ofizialak Navas de Tolosako guduari buruz kontatzen digunaz haraindi, zer gertatu zen benetan? Gure historia ilustratuaren bigarren liburuki honek Nafarroako erresuma independentearen lehen urteetako ilusioa islatu nahi izan du, barne-gatazkek (herentziek, banderizoek...) eta, batik bat, gure auzoen neurriz kanpoko grina menderatzaileek emeki-emeki eten zuten artekoa. Alde guztietatik marrastatuta, mundua liluratzera iritsi ez zen ametsaren kontakizuna da hau.

Adina: 10-12, 12-16, Helduak

Urtea: 2015

ISBN: 978-84-16350-19-3

Prezioa: 11-20 €