gazteak
haurrak 0-12 urte
Bilaketa Aurreratua

PRODUKTUAK > Komikiak

irudia

Izena: Hasiera berri bat

Egilea: Gwenola Morizur

Ilustratzailea: Marie Duvoisin

Argitaletxea: Harriet ediciones

Azalpena:

Lilyk haurdun dagoela jakin du. Aldi berean, senargaiak jakinarazi dio kontzertu-bira egitera doala musika-taldearekin batera, eta, gainera, eskatuko dio Kanadatik Parisera datorren iloba Baltasar zaintzeko. Lilyk ez du Baltasar inoiz ikusi. Umea, gainera, triste dator, bere gurasoen banaketak min egin baitio. Giro horretan, Lily Baltasarren lagun egiten saiatuko da. Eta bat-batean eta bi aldiz pentsatu beharrik gabe, Lilyk Baltasar hartu eta Parisetik hanka egingo du. Ibili dabiltzala, Jimmy ezagutuko dute, inork ulertzen ez duen gazte bat. Jimmyk bat egingo du Lily eta Baltasarrekin beren bidaian. Zoriak Pierroten etxalderaino eramango ditu. Artzain bakartia da Pierrot, ahuntzak hazten ditu, txakurraren laguntzaz. Noraezean dabiltzan lau arima galduok beren bizitzei bultzada berri bat ematen saiatuko dira, laurok batera.

Adina: 12-16, Helduak

Urtea: 2018

ISBN: 978-84-947646-9-1

Prezioa: 11-20 €