gazteak
haurrak 0-12 urte
Bilaketa Aurreratua

PRODUKTUAK > Liburuak

irudia

Izena: 26 musu

Egilea: Anna Michels

Argitaletxea: Desclée

Azalpena:

Vedak ez zuen pentsatuta uda horrela hastea, alegia, mutilak utzita. Markek argi uzten dionean haien artekoa bukatu dela, Vedari bihotza apurtzen zaio eta umiliatuta sentitzen da, baina, aldi berean, inspiratuta dago, eta hori da garrantzitsuena. Horrela bada, bere bizitzako maitasun erronkari ekiten dio: udaz baliatzea Mark ahazteko, orrialdea pasa eta aurrera egiteko. Egin behar duen guztia da izen desberdina duten hogeita sei mutili musu ematea; mutil bat alfabetoko letra bakoitzeko.
Vedak aukera guztiak baliatuko ditu bere zerrendara musuak (eta mutilak) gehitzeko: hasi herriko desfilearen egunerako jartzen duten noriaren goiko aldean, eta buka Michigan lakuko dunetan. Laster, Marken haustura ez da hain mingarria izango. Baina Vedak uste duenean musuen afera guztia erabakita duela, bere mundua hankaz gora jarriko duen pertsona batekin egiten du topo.
Barre eragile eta adore emaile, bietatik du Anna Michels idazlearen lehen lanak. Neska baten istorioa kontatzen du, zeina konturatzen baita, ustez zure bizitzako maitea denari agur esan eta aurrera egin ahal izateko, beste aukera bat eman behar diozula zure buruari, eta berriro maitatzeko ausardia izan.

Adina: 12-16

Urtea: 2018

ISBN: 9788433030184

Prezioa: 21-30 €