gazteak
haurrak 0-12 urte
Bilaketa Aurreratua

PRODUKTUAK > Liburuak

irudia

Izena: Alejandra Pizarnik

Egilea: Alejandra Pizarnik

Itzultzailea: Asier Sarasola

Argitaletxea: Susa Literatura

Azalpena:

Beñat Sarasolaren hitzaurretik:

1936an Avellanedan (Argentina) jaio zen Alejandra Pizarnik naziengandik ihes egin zuen familia judutar baten abaroan. Errusiatik mudatu berriak ziren bere gurasoak, eta izan zituzten bi alabak —Alejandra zen txikiena— Argentinan jaio baziren ere, Pizarniken poesian aski presente da arroztasun sentipena, inon errotzeko zailtasuna, nonahi atzerritar sentitzearena. Sentimendu hori, baina, geografikoa bainoago existentziala izatera iristen dela esan liteke, ni-aren eta munduaren artean arrakala gaindiezina egongo balitz bezala. Hala, Pizarniken poesia, nitasun indartsu baten aldarrikapena da, lehen pertsonako izenordaina enfasiz adieraztetik hasita (Kaiola poeman, adibidez).

Hain justu kaiola nitasun indartsu horren mugatzaile agertzen da maiz bere poesian, tartean Esnaera poema durduzagarrian, non guri Artzeren oihartzunak etortzen zaizkigun ezinbestez: "Kaiola txori bihurtu da / eta hegan joan da". Pizarniken irudi topikoa bere izaera moldakaitzak eta heriotzak markatu izan dute, eta halaxe sartu da bere buruaz beste egin zuten idazle emakumezkoen klubean [...]

Adina: Helduak

Urtea: 2018

PAPEREKO EDIZIOA

ISBN: 978-84-17051-17-4

Prezioa: 9,50

EDIZIO DIGITALA

Prezioa: 3,63