gazteak
haurrak 0-12 urte
Bilaketa Aurreratua

PRODUKTUAK > Liburuak

irudia

Izena: Bai, jauna, bai: fisika euskaraz!

Egilea: : Gidor Bilbao, Pruden Gartzia eta Mari Karmen Menika (koor.)

Argitaletxea: UEU

Azalpena:

Jose Ramon Etxebarria irakasleak 70 urte bete ditu 2018an, eta Udako Euskal Unibertsitateak, liburu honen bidez, esker ona agertu gura dio bere bizitza akademiko osoan euskal unibertsitatea, esan nahi baita euskarazko unibertsitatea, eraikitzen eginiko lanagatik. Izenburuan, 1976ko esaldia gogorarazi dugu, Bai, jauna, bai: fisika euskaraz! hori Joserraren tinkotasunaren adierazgarri delako, eta 42 urte igaro ondoren sendotasun, zorroztasun eta gozotasun berarekin ikusten dugulako euskal unibertsitatearen aldeko lanean. Azkenetik hasita, liburu honen amaieran, ikertzaile gazteen aurrean Jose Ramon Etxebarria irakasle zailduak euskal unibertsitateaz aurkezturiko gogoeta mamitsua argitaratu dugu: «Katedralaren eraikuntza». Eta liburuaren lehenengo atalean, bere bibliografia akademiko guztiaren erreferentzia zehatzak bildu dira, bere jardun arduratsuan arkitekto-hargin finak landu dituen plano, harri, horma eta egitura mintzodunak direla uste dugulako («harria lantzen duen bitartean,katedrala buruan»). Liburuaren zatirik handiena Joserraren lankide eta lagunen ekarpenek osatzen dute, eta era bitakoak dira: batzuk gorazarrezko artikulu laburrak, gehienetan egileen oroitzapen pertsonal, anekdota, iruzkin eta pasadizoz apailatuak; beste batzuk artikulu zientifiko akademikoak, egileen jakintza-alorretako ikerketa berriak biltzen dituztenak. Guztion artean askotariko lore biziz osaturiko sorta polit bat osatu gura izan dugu Jose Ramon Etxebarria irakaslearentzat, Joserra lagunarentzat, hargin eta arkitektoarentzat, merezi duelako.

Adina: Helduak

Urtea: 2018

PAPEREKO EDIZIOA

ISBN: 978-84-8438-650-6

Prezioa: 25

EDIZIO DIGITALA

Prezioa: 16.25