gazteak
haurrak 0-12 urte
Bilaketa Aurreratua

PRODUKTUAK > Liburuak

irudia

Izena: Denok gara google

Egilea: Xabier Etxaniz Rojo

Argitaletxea: Erein

Azalpena:

Eleberri honetako protagonistak bila dabiltza. Horietako bat eguzki-lore baten azpian ezkutatzen den emakume baten bila dabil; beste bat, berriz, iraganeko mamu baten peskizan ari da. Badakite zer bilatu nahi duten. Ez dakite nola. Badakite zer bilatu nahi duten, zer topatuko duten ez dakite ordea.

Bilaketak. Bizitza osoa ematen dugu bilatzen: zoriontasuna, maitasuna, dirua, ospea, sexua, arrakasta, lana, ongizatea, egia... Denok bilatzen dugu zerbait, eta bila genbiltzan hori topatzen dugunean, bilaketa berriak egiten hasten gara.

Batzuetan hobea izaten da bilatzen duzun hori ez topatzea. Bai baitago ez jakitea baino gauza latzagorik.

–Maite dozu maitalea?
–Bai, izugarri.
–Eta bikotekidea, maite al dozu?
–Bai, izugarri.
–Bi pertsona itzel maitatzea posible da, ala?
–Ez dakit posible den baina nik egiten dut.
–Nik esandako guztiak gogoratzen dozuz?
–Ez, soilik interesatzen zaidana. Bestea erreseteatu egiten dut.
–Iñigo.
–Zer?
–Zergatik kontatu deustazu hori guztia?
 

Adina: Helduak

Urtea: 2019

ISBN: 978-84-9109-445-6

Prezioa: 11-20 €