gazteak
haurrak 0-12 urte
Bilaketa Aurreratua

PRODUKTUAK > Liburuak

irudia

Izena: Gau ilunekoak

Egilea: J. Sarrionandia Uribelarrea

Argitaletxea: Elkar

Azalpena:

Aspaldiko partez, liburu berri bat dakarkigu Joseba Sarrionandiak, sailkapen errazik ez daukan literatur lan guztiz berezia, Maite Gurrutxaga ilustratzailearen marrazkiz horniturik aurkezten dena.
Fikziozko lana da Gau ilunekoak. Ipuin bat, hitzaren zentzu guztietan. Narrazio fantastiko moduan irakur liteke, besterik gabe; haurrentzako kontakizun entretenigarri eta jostalaria ere izan liteke, hala hartu nahi izanez gero; alegoria filosofikotzat ere har liteke, interpretazio asko izan ditzakeena, hainbat alorretara zabalik: erlijiosoa, politikoa...
Zer kontatzen du ipuinak? Izaki berezi bat daukagu hasieran, Baionako portuan ezkutaturik agertu dena; berak dioenez, beste planeta batetik datorrena, baina agintarien ustez immigrante ilegala, beharbada espioia... Epailearen aurrera eramanda, nondik datorren kontatuko du dena delako horrek, eta hor ezagutuko
dugu beti ilunpean bizi den planetaren historia, urruneko izarren zain beti, baina izar horien argia hurbiltzen delarik uste ez bezalako arazoak biziko dituena...
Esandako irakurketa-aniztasun hori dugu lanaren ezaugarrietako bat, beste batzuen artean: idazkera argia, prosa malgua, irudi ederrak, iradokizunerako ahala... Zer pentsatua ematen duen idazlana, eta aldi berean lilurarako bidea piztu dezakeena.

Adina: 12-16

Urtea: 2009

ISBN: 9788497836401

Prezioa: 11-20 €