gazteak
haurrak 0-12 urte
Bilaketa Aurreratua

PRODUKTUAK > Liburuak

irudia

Izena: Gernikako arbola. Gerra modernoaren landa-azterketa bat

Egilea: George Lowther Steer

Itzultzailea: Koro Navarro

Argitaletxea: Eusko Jaurlaritza

Azalpena:

George Steerren The tree of Guernica. A fiel study of modern war lan ezagunaren euskarazko bertsioa da Gernikako arbola. Gerra modernoaren landa-azterketa bat. Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak bultzatu duen bertsio berrian, Mikel Ayestaran kazetariak eta Steerren biografo Nicholas Rankin kazetariak hitzaurre bana idatzi dute. Koro Navarro itzultzaile donostiarrak (Euskadi Literatura Saria irabazi zuen 2003an) euskaratu du lan hau.

Euskarazko edizio berri honek 390 orrialde ditu, eta Gerra Zibilean zehar Euskadin gertatutakoak xehetasunez jasotzen ditu. Bertsio berri honek jatorrizko irudiak berreskuratu ditu, eta itzulpena ingelesezko jatorrizko liburutik egin da zuzenean. Bere bertsio digitala eLiburutegia euskal liburutegi digitalean dago eskuragai. Aurretik liburuaren pasarte batzuk euskaratu baziren ere, lehen aldia da lana osorik euskaratzen dela.

Adina: Helduak

Urtea: 2019

ISBN: 978-84-457-3460-5

Prezioa: 11-20 €