gazteak
haurrak 0-12 urte
Bilaketa Aurreratua

PRODUKTUAK > Liburuak

irudia

Izena: Hirutasun Santuaren misterioa

Egilea: Galo Martínez de la Pera Urtaran

Argitaletxea: Erein

Azalpena: Hirutasun Santuaren misterioa edo Paulok egindako faltsutze eta lapurtzeak kristautasuna sortzeko. Saiopaperak-Pentsamendua eta Gizartea, 24 Kristautasuna erlijio askatzailea eta aurrerakoia da eta haren ondorio da idazkera erlijioen superstizio, dogmatismo eta fanatismotik askatzea. Hori da liburu honetan aurkezten den tesi paradoxikoa. Horren arabera, ohiko iritziaren kontra, kristautasuna ez litzateke atzerakoia; baina, aldi berean, askatasun eta aurrerapenaren ideologia dogmatikoa auzian eta susmopean geratuko litzateke. Espiritu askatzaile eta aurrerakoi kristaua Pauloren idatzietan agertzen da lehenengo aldiz. Espiritu Santua du izena. Espiritu kristau horren hegaldia, halere, luzea izango da. «Amerika» -Amerikako Estatu Batuak zehatzago esanda- izango du helmuga. Han kokatuko du bere azken eta betiko egoitza. «Amerika» litzateke, bada, espiritu kristauaren goreneko haragiztatzea, hau da, askatasun eta aurrerapenaren nazio kristaua. Jainkoek liburuak idazten ikasi zutenetik idazkeraren hainbat espiritu agertu dira. Haien artean Espiritu Santua. Idazkeraren espiritu guztiak bezala, irudimentsua eta sortzailea da. Baina Espiritu Santuak berezitasun hau dauka: bere liburuak idatzi ahal izateko, beste jainkoek (edo, denboraren poderioz, jakintsuek) idatzitakoak faltsutu eta lapurtzera behartuta dago. Horregatik, kristautasuna liburu sakratu bat faltsutze eta lapurtzearekin hasi zen. Liburu hori ez zen nolanahikoa, juduen liburu sakratua baitzen. Faltsutze eta lapurtze hori Paulok egin zuen, baina erabili zuen gakordea jainkozko usoaren luma miragarria izan zen. Lapurtze eta faltsutze hori nola burutu zen eta ekarri zituen ondorioak -mendebaldeko zibilizazioa bera- ezagutu nahi izanez gero, liburu hau irakurri beharko zenuke, beste inon ez baita kontatzen. Liburuxka honetan, lehenengo aldiz, historiari buruzko azalpen materialista berri bat agertzen da. Teoria berri horren izena darwinismo historikoa izan liteke, haren oinarri zientifikoa darwinismoa baita. Teoria honen arabera, historiaren motor eragilea mintzoaren eta idazkeraren arteko erlazioa da.

Adina: Helduak

Urtea: 2019

ISBN: 978-84-9109-472-2

Prezioa: 11-20 €