gazteak
haurrak 0-12 urte
Bilaketa Aurreratua

PRODUKTUAK > Liburuak

irudia

Izena: Ihes. Eskularru beltzak

Egilea: Jasone Osoro

Itzultzailea: Joseba Larratxe, "Josevisky"

Argitaletxea: Elkar

Azalpena:

Beireri ihes egitea beste erremediorik ez zaio geratu, guztiek botatzen baitiote Lindari gertatutakoaren errua. Martin eta Balarekin egin du ihes. Linda ospitalean koman dagoela, Beyoncek sentitzen du inork baino gehiago lagunak utzitako hutsunea, nahiz eta parte hartu duen telesailaren estreinaldiak erabat aztoratuta daukan. Kar egokitzen ikasten ari da aita gurpil-aulkiari lotuta bizitzen ikustera, ama etxetik joan dela onartzearekin batera. Herriko jaietako Txiki Egunean askatuko dira, azkenik, guztien kanpo eta barne korapiloak, berriro ere lagunartera ekarriz. Aro berri honetan, Eskularru Beltzak taldekoek nahiz Suakoek ikasiko dute bizitzan ez dagoela ez garaipenik ez porrotik, baina batez ere elkarren artean lagunduz bizitzak aukera berriak eskaintzen dituela.

Adina: 12-16

Urtea: 2018

ISBN: 978-84-9027-835-2

Prezioa: 11-20 €