gazteak
haurrak 0-12 urte
Bilaketa Aurreratua

PRODUKTUAK > Liburuak

irudia

Izena: Itzalitako kalabazen berpiztea. Arimen Gau, Halloween eta Gau Beltzaren haur-ospakizunen ikerketa etnografikoa

Egilea: Josu Ozaita Azpiroz eta Jaime Altuna Ramírez

Argitaletxea: UEU

Azalpena:

Zer gertatzen da urriaren 31 iluntzean? Gau horren inguruan sortzen ari diren ospakizun berrienganako hurbilpena da honako liburu hau; Arimen Gaua, Halloween eta Gau Beltza izenekin burutzen diren jaietan barneratu gara Eibarko Udalak eta Udako Euskal Unibertsitateak 2015eko Juan San Martin Bekaren bidez garatutako ikerketa etnografiko honen bidez. Festa zaharrek bizirik diraute hainbat ibarretan. Festa berriak sortu dira beste zenbait herritan, eta, sumatu dugunez, datozen urteetan gehiago sortuko dira erakargarritasun handiko elementuak biltzen dituen jaia baita: gozokiak, gaua, beldurra, kalabazak, mozorroak … Haurrek kaleak hartzen dituzte urriaren 31ko arratsetan eta haien bizipen eta gogoetak bildu ditugu. Ospakizunetan haien ondoan izan gara eta haien ahotsak entzun nahi izan ditugu. Horrekin batera, helduen haurtzaroko kontakizunak jaso ditugu, ospakizun hauetan egon den bilakaera aztertzeko. Ameriketako Halloween jaiaren ahotsak gure belarrietara iritsi aurretik, udazkeneko arratsalde ilunetan kalabaza arimadunek euskal herrietako bide-bazterrak argitzen baitzituzten.

Adina: Helduak

Urtea: 2018

PAPEREKO EDIZIOA

ISBN: 978-84-8438-651-3

Prezioa: 19

EDIZIO DIGITALA

Prezioa: 12.35