gazteak
haurrak 0-12 urte
Bilaketa Aurreratua

PRODUKTUAK > Liburuak

irudia

Izena: Jekyll doktorearen eta Hyde jaunaren kasu bitxia

Egilea: Robert L. Stevenson

Itzultzailea: Koro Navarro

Argitaletxea: Erein

Azalpena:

Londresko gau beltz batean, gizon zital beldurgarri batek neska bat lurrera bota, zanpatu eta arduragabe jarraitzen dio bere bideari. Harrapatuta, erasoaren gertalekura itzularazi eta ehun libera ordaintzera behartzen dute; hamar libera urretan ematen ditu, eta txeke bat geratzen dena ordaintzeko. Bitxia bada ere, txekea Henry Jekyll ospe oneko doktoreak sinatua dago; eta bitxiagoa, Jekyll doktorearen testamentuan gizon txiki doilor eta misteriotsu bera agertzen da hartzaile bakar gisa. Jekyll doktorearen abokatuak, kezkatuta, bere bezeroa bisitatzen du; eta halako gertaera bitxia eta beldurgarriak aurkitzen ditu, non geure kontzientziaren mamiraino sartzen baitira.

Jekyll doktorearen eta Hyde jaunaren kasu bitxia 1886an argitaratu zen. Berehalako arrakasta izan zuen orduan, eta arrakasta handia du gaur egun ere; areago, mugarri kultural bat da. Denok entzun dugu istorio honen berri; baina irakurri? Suspentsea, nobela gotikoa, psikiatria, metafisika... denetik dauka; baina, batez ere, kontakizun bizia, ezin utzi den horietako bat da. Esan liteke inoiz kontatu den istorio aztoragarrienetako bat dela.

Adina: 12-16, Helduak

Urtea: 2019

ISBN: 978-84-9109-327-5

Prezioa: 11-20 €