gazteak
haurrak 0-12 urte
Bilaketa Aurreratua

PRODUKTUAK > Liburuak

irudia

Izena: Josef Abeberriren patu tragikoa

Egilea: Mikel Dalbret

Argitaletxea: Elkar

Azalpena:

XX. mendeko lehen erdialdean, European zehar bi gerra ikaragarriek gure kontinente zaharra txikitu zuten. 1895an Arrangoitzen sortuz geroz bi gerletan partaide, Josef Abeberri Lapurtarra dugu kontakizunaren protagonista nagusia. Lehenik 1914etik 1918 arte Frantzia iparraldeko frontean soldadu gisa ibiliz eta Verdunaurrean larrikizauriturik, bigarrenean erresistentzia sare importante bateko ofizier graduarekin ari izanez. 1918tik aurrera bizitza zibilera itzulirik, Ziburun eta kostaldeko eskualdean ekintza sozial zein politiketan murgildu ondotik, herriko auzapeza izango da erresistentzian sartu aitzin. Salaketa baten ondorioz, atxilotua izan zen eta bere patu tragikoa kontzentrazio eremu nazi batean bukatu zen. Euskal Herriko eta Frantziako iparraldean gertatu jazoera lazgarrietan barrena garatzen da kontakizuna. Paregabeko persona horren inguruan itzulikatu ziren gertakari nagusien deskribapena dugu testuingurua. Tarteka kontakizunaren koherentzia indartzeko Iparralde honetako politikari garaikideak ere agertzen dira. Beraiei esker, ispilu joko batean islaturik baleude bezala, narrazio historiko-nobelistikoa garatzen ahal da.

Adina: 12-16, Helduak

Urtea: 2019

ISBN: 978-84-9027-930-4

Prezioa: 11-20 €