gazteak
haurrak 0-12 urte
Bilaketa Aurreratua

PRODUKTUAK > Liburuak

irudia

Izena: Marx guztiontzat!

Egilea: ZZ. EE.

Argitaletxea: Pamiela

Azalpena:

dazlan honen baitan irakurleak hiru belaunaldien lanak topatuko ditu. Batzuk, mundu osoan ezagunak diren autore marxistenak, Michael Lo?wy, Silvia Federici eta Bob Jessop adibidez, euskaraz egindako proiektu honetan bereziki parte hartu nahi izan dutenak eta eurekin batera gazteagoak eta bertokoak diren ikerlari eta irakasleenak. Euskal Herriko Unibertsitateko talde batek, K. Marxen, jaiotzaren bigarren mendeurrenaren aitzakiarekin, hiru eguneko nazioarteko kongresu bat antolatu genuen Bilbon (http://www.epk2018bilbao.com/), Marx eta Engels bikoteak XIX. mendearen erdialdean garatutako «Ekonomia Politikoaren Kritika», kapitalismoa eta bere errealitate soziala ulertzeko eta eraldatzen saiatzeko tresna analitiko hura, oraindik ere tresna egokia dela gogoratzeko asmoz. Publiko guztiak deituta ziren. Eta unibertsitate publikoaren ikasleak, irakasle eta ikertzaile akademikoekin batera, gizarte eta elkarte politikoetako ekintzai- leak, kaleetatik, fabriketatik edo tribunetatik XXI. mendean kapitalismoa gainditzen saiatzen direnekin, eztabaidak eta ekintzak batzeari ekin genion. Hona hemen kongresu horretan parte hartu zuten lagun batzuen idazlanak. On egin diezazuela!!

Adina: Helduak

Urtea: 2019

ISBN: 978-84-9172-095-9

Prezioa: 11-20 €