gazteak
haurrak 0-12 urte
Bilaketa Aurreratua

PRODUKTUAK > Liburuak

irudia

Izena: Olatu bat kuartelen gainetik

Egilea: Xabier Amuriza

Argitaletxea: Lanku

Azalpena:

Olatu bat kuartelen gainetik deritzona Joan ziren zikloko aurreko bien, Dinosauroak horizontean eta Orain ezin naiz hil izenekoen, jarraipena da. Hirugarren liburuki hau ere lehenengoan abiatutako fenomeno esplikaezin baten garapena da. Ez nola ez zergatik munduan bakarrik gelditu zen edo abandonatu zuten ez jakiteak ez du protagonista biziraun beharretik libratzen. Premia horrek Oiz mendiaren hego aldetik (Durangaldetik) ipar aldeko (Lea Artibaiko) itsasertzera darama. Lekeitio.

Hemen, bere biziraupen fisikoa antolatzeagaz batera, 1960ko hamarkada aurkitzen du, diktaduraren erraietan. Euskal Herriari dagokionez, hamarkada hori eta hurrengoaren lehen zatia protagonistak gogoratzen duen arorik esplosiboena izan zen.

Eleberri honetako pasarte eta pertsonaia ugariek, garai haren islapenaz gainera, eraikuntza literario bat osatzeko gai agortezina dakarte. Adimen eta oroimen hutsean gelditu den biziraule bakarrak (beste guztiak ‘joan ziren’), gertaera egiazkoen eta asmatuen gainean, pizkunde edo ‘olatu’ politiko eta moral handi baten sorrera eta hazkundea berritzen ditu.

Adina: 12-16

Urtea: 2010

ISBN: 978-84937340-4-6

Prezioa: 11-20 €