gazteak
haurrak 0-12 urte
Bilaketa Aurreratua

PRODUKTUAK > Liburuak

irudia

Izena: Urpekariak

Egilea: Fermin Etxegoien

Ilustratzailea: Ivan Landa

Argitaletxea: Erein

Azalpena: Perzebal saila. Aita-semeak Gironako herri turistiko batera joan dira udako oporretan. L’Estartit herrian ostatu hartu eta gertu dauden Meda uharteetara doaz beren urpekaritza bataioa egitera. Itsas bidaiatxoan, ama-alaba batzuk ezagutu dituzte, eta bi gazteen artean begiradak gurutzatzen dira. Jonanentzat zoragarriak izango dira handik aurrerako egunak, eta aita pozik dago semearen bizi-poza ikusita. Baina, bere zoriontasun beteenean, semea ohartzen da aitaren bakardade puntuaz; alai dago aita, bai, baina atsekabetasun igurtzi hori disimulaezina du. Jonanek, bizi duen zoriontasun apartsutik, aitaren loari begiratzen dio erruki puntu batez, eta, seguruenik lehen aldiz, aitarenganako sentimendu ulerbera du. Irakurtzekoak dira bien arteko dialektika, bien arteko bat etortze eta eztabaidak. Gurasokeriarik gabe idatzitako eleberri txalogarri honek berekin dakar nerabezaro zein gaztaroan ohiko izaten den iniziazio-prozesua.

Adina: 10-12, 12-16

Urtea: 2015

PAPEREKO EDIZIOA

ISBN: 978-84-9109-040-3

Prezioa: 13€

EDIZIO DIGITALA

ISBN: 978-84-9109-064-9

Prezioa: 7,55€