gazteak
haurrak 0-12 urte
Bilaketa Aurreratua

PRODUKTUAK > Liburuak

irudia

Izena: Zu

Egilea: Anjel Lertxundi

Argitaletxea: Erein

Azalpena: Narratiba saila. 2012ko uztailaren hemeretzian aldatu zen betiko liburu honetako protagonisten bizitza. Narratzailearen emazteak pankreako minbizia du. Aurrekoaren ifrentzu bihurtuko zaie handik aurrera bizitza, haren erresumako biktima apal izatera pasatuz. Orduantxe sortzen da “Zu”, eta bere eguneroko bizitzak zer ikusi gutxi izango du iraganekoarekin; haren itzala da, ezinbestean barrendu da, zorigaiztoko diagnostikoa eskutan –nola klasikoengan “urrezko abartxoa” itzalen mundurako pasaporte–, bizitza berrira, xumera, zenbatez zinezkoagora, premiak behartuta, intentsoago, tristeago, abailduagora. Bizitzaren dimentsio ezezagun eta berria. Itzal eta bidelagun ugari aurkituko ditu narratzaileak erresuma berriko galerietan barrena, hala nola Thomas Mann-en Mendi magikoan, Albert Camus-en Izurritean edo Susan Sontag-en liburuetan. Haien protagonistak ere sufrimenduaren biktima izan ziren, eta beraz, erresuma bereko itzalen artean, gaixoen artean, bizi dira. Denen artean eraikiko duten unibertso literarioak dimentsio berria hartzen du, eta hango onkologo, doktore eta erizainak Xabier Letek ere maiz igo behar izan zuen “Ene mendi”ko protagonistak bihurtzen dira, nobela liluratu baten protagonistak. Betiere andrearen poz, ilusio eta malkoen atezuan. Baina ez al dago ba salmoetan idatzita Jainkoak gure malko guztiak gordeko dituela? Jakin dakigunean gureak ez direla egongo haien artean, literatura izango dugu kontsolamendu. Bizitzaren udazkenean sakontzen duen nobela da Anjel Lertxundiren hau, heriotzaren ezinbestekotasuna bizitzaren liluraz hesitu nahi agonikoa.

Adina: Helduak

Urtea: 2015

PAPEREKO EDIZIOA

ISBN: 978-84-9109-043-4

Prezioa: 19€

EDIZIO DIGITALA

ISBN: 978-84-9109-063-2

Prezioa: 11,00€