gazteak
haurrak 0-12 urte
Bilaketa Aurreratua

PRODUKTUAK > Musika

irudia

Izena: 25 pieza gitarrarako

Egilea: Balen Lopez de Munain

Ilustratzailea: Juantxo EgaƱa

Itzultzailea: Alan Griffin, Ramon Iriarte, Francesca Basevi, Maurizio Ghelli Santuliana eta Jon Alonso

Argitaletxea: Aztarna Musika Eragintza

Azalpena:

Liburua - 168 orrialde Euskara - English - Castellano - Italiano Gitarra-jole lagun musikari, editoreak partitura hauek argitaratzea proposatu zidanean, zalantza asko izan nituen. Idatziz jasotzeak balio erantsia ematen dio musikari, garrantzia, eta, nolabait, agerian uzten gaitu, aukeraketak egin behar ditugulako, eta pentsamendu zehatza, erabatekoa, formala eta estetikoa adierazi behar dugulako. Orain, lana amaituta eta zure eskuetan dela, gauza bat soilik dakit ziur: liburuan aurkituko dituzun partiturek nire mundu musikala islatzen dutela, kontraste handikoa. Izan ere, ikasitako tradizioaz gain, badaude beste genero musikaletako gauza asko, beste kulturetako musikariekin izandako harremanei esker jaso ditudanak. Zorte handia izan da lagun horiek guztiak ezagutzea eta haiekin kolaboratzeko aukera izatea. Musikari buruzko ikuspegi pertsonala azaldu nahi duen gitarra-jole baten adierazpenak dira, tradizioko gaiak berrikusteari edo doinu originalak idazteari beldurrik izan gabe. Doinu original horietan, gainera, nire musika-sormena eratu duten esperientziak eta mestizaje kulturalak uztartzen dira, gehienak nahi gabe eta oharkabean izan badira ere. ALBIZTUR AMATXO ARKU DANTZA BAKARDADEA BERRIZKO DANTZAK BIRJINA MAITE BONIFAZIO DISTIRIA EKIALDEKO EZPATADANTZA EPITAFFIO ERESIA FANDANGO HALTZAK EZTU BIHOTZIK HERRIMINA LABERINTOA LOREA LOTUNEAK SEHASKATXOAN TRIESTETZEN TRIKITIKITAR VALS XABIERTXO XALBADORREN HERIOTZEAN ZALANTZAK ZIRIMIRI ZURE BAKE BILA

Adina: Helduak

Urtea: 2018

ISBN: 978-84-09-05531-9

Prezioa: 21-30 €