gazteak
haurrak 0-12 urte
Bilaketa Aurreratua

PRODUKTUAK > Musika

irudia

Izena: Antipodetan

Egilea: EraBatera

Argitaletxea: Autoedizioa

Azalpena:

Talde izaera eduki arren, Gaizka Salazar da proiektu berri honen bultzatzaile nagusia. Gatibun baketak astintzen aritzeaz gain, kantu zirriborroak pilatzen joan da azken urteotan bateria-jotzaile bilbotarra. Etxean eta mimo handiz landu ditu ideiok, biribilduz, estudio batean grabatzeko unea iritsia zela sentitu arte. Pauso honetarako, baina, bidaideen beharra zuen eta abestien maketak musikari lagun batzuei erakusten hasi zen, proiektura batzea proposatuz. Horrela gehitu ziren Gatibun ere taldekide duen Mikel Caballero, Ken Zazpiko Beñat Serna eta Willis Drummondeko Jurgi Ekiza. Lauren artean landu dituzte kantuak, bakoitzak bere ekarpenak eginez, gero Lorentzo Records eta Muxikon estudioetan grabatzeko. Emaitza bederatzi kantu hauek dira, kideen beste proiektuen oihartzun urrunen bat eduki dezaketenak, baina era berean bide eta soinukera berriak lantzen dituztenak: Jurgiren ahotsa orain arte gutxitan jorratutako erregistroetan entzungo dugu, kantuen egiturarekin jolas egin eta intentsitate-garapen ederrak osatu ditu Gaizkak, Beñaten gitarrek protagonismo handia hartzen dute hainbat momentutan eta aipatzekoak dira Mikelen eta Gaizkaren beraren arteko baxu-bateria jokoak. Azken finean, indie-pop lasaietik rock alternatibora doazen bederatzi kantu dira.

Adina: Helduak

Urtea: 2018

Prezioa: 11-20 €