gazteak
haurrak 0-12 urte
Bilaketa Aurreratua

PRODUKTUAK > Musika

irudia

Izena: Auritz, laino eder hori

Egilea: Auritz

Argitaletxea: Maldito Records

Azalpena:

Disko-liburua da Auritz taldearen lehen lana. Autismoaren Espektro Nahasmena (AEN) duen mutiko baten istorioa kontatzen du gaztelaniaz idatzitako liburuak, ama eta seme baten arteko esperientzian oinarritua. Toti Martinez de Lezea idazlearena da hitzaurrea, eta Ian Mason abeslariak (The Wizards) idatzi du epilogoa. Hamalau istant ditu diskoak, eta metal zein hard rock doinuak dira protagonista. Idi Bihotz taldeko ahotsa eta gitarrisa izan zen Mikel Bizar, eta iragana berreskuratu du hein handi batean. Gorka Bizar anaia batu zaio, eta beste hiru musikarirekin trinkotu dute Auritz banda: Kapi Guarrotxena (OST, Porco Bravo) gitarrista eta ahotsa, Jorge Murillo baxu jotzailea eta Ibon Jordan bateria jotzailea. Kolaboratzaileak ere ezin aipatu gabe utzi. Tartean dira Asier Enbil (Asgarth), Ibai Marin (Hira), Dani Perez (Beforce) eta Ekaitz Garmendia (Legen Beltza). Heavy metal lan kontzeptuala plazaratu du Auritzek.

Adina: Helduak

Urtea: 2018

Prezioa: 11-20 €