gazteak
haurrak 0-12 urte
Bilaketa Aurreratua

PRODUKTUAK > Musika

irudia

Izena: Baloreak

Egilea: Baloreak

Argitaletxea: DeepSoda

Azalpena:

Baloreak egitasmoak 8-14 urte bitarteko bost haurrek osaturiko musika taldea du ardatz. Partaideak aurkitu eta aukeratzeko, casting birtual bat abiatu zuten pasa den martxoan: kantatzen agertzen ziren bideoak bidali behar zituzten gaztetxoek. Bideo kopuru handia jaso zuten eta zaila izan zen aukera egitea, baina azkenean Netsanet, Kaiet, Luna, Iradi eta Asier bilakatu ziren taldekide. Haien bitartez Euskal Herriko txoko desberdinak batzea ere lortu dute, Baiona, Getaria, Bilbo, Berriozar eta Iruñekoak baitira. Gainera, teknologia berrien bidez beste herrialde batzuetako haurrak ezagutu dituzte, eta hauekin batera abestuko dituzte giza balioak ardatz dituzten kantu hauek. Pello Reparaz musikari eta ekoizleak (Vendetta) sortu ditu diskoak biltzen dituen zortzi kantuak.

Adina: 05-09, 10-12, 12-16

Urtea: 2018

Prezioa: 11-20 €