gazteak
haurrak 0-12 urte
Bilaketa Aurreratua

PRODUKTUAK > Musika

irudia

Izena: Begibakar

Egilea: Xabi Bandini

Argitaletxea: Gor

Azalpena:

Kerobia eta Anticontinente taldeetan aritu ondoren, bakarkako lehen diskoa plazaratu du Xabi Bandinik. Madrilen duen pisu txikitik abestiak idazten eta grabatzen hasi zen eta hauek bere blogean zintzilikatzen. Ideia bati forma ematen hasi zitzaion. Begibakarraren transmutazioari buruzko istorio bat kontatu nahi zuen, gizakia eta piztiaren artean dagoen izakia; pasioen, ahuldadeen eta iraunkortasunaren artean. Pixkanaka, diskoari izenburua emango dion Begibakar hura nor zen ulertzeko pasarteak jasoko dituen diskoa forma hartzen hasi zen. Ahotsaren bitartez, konposizio soil eta orekatuz lagunduta datorren kontakizuna azalduko da. Eta ausartagoa denak autoreari lagun diezaioke bizitzaren balizko zentzuaren inguruko begirada sakonago batean murgiltzera. Bandinik bere osotasunean konposatu eta grabaturiko 10 abesti dira, euskaraz eta gaztelaniaz kantatuak, Lorentzo Records estudioetan Aitor Ariñorekin masterizatuak

Adina: Helduak

Urtea: 2018

Prezioa: 11-20 €