gazteak
haurrak 0-12 urte
Bilaketa Aurreratua

PRODUKTUAK > Musika

irudia

Izena: Behar Bizia

Egilea: Alberto Arteta LAUROK

Ilustratzailea: Ana Ibañez & Rubén Suarez

Argitaletxea: Gaztelupeko Hotsak

Azalpena:

Albertok txikitatik jakin izan du musika zela bere hizkuntza eta bere bizia. 7 urte zituela saxofoia (altoa haseran, tenorea gero) aukeratu zuen bere instrumentu nagusi bezala eta ordundik lagun izan du bere ibilbide guzian; Pablo Sarasate Kontserbatoriotik Amsterdamekora, aparteko kalifikazioez beti eta Dick Oatts, Gerald Clayton edo Dave Douglas moduko musikari handien ikaskuntzak jarraituz. Baita elkarlanetan (Anaut, Broken Brothers Band) edo bakarlari moduan aritu denean ere. Baina teknika eta hizkuntzaren menperatzea ez da nahikoa; esateko, elkarbanatzeko eta azken batetan, komunikatzeko, ezer ez badago. Eta hor azaltzen da benetazko Alberto, saxofoiaren soinuaz ederki espresatu arren, ixilarazi eta ondoko musikariei entzuten dakiena. Ikaskuntza eta harreman internazional horiek izan arren, Gares-eko (Nafarroa) jaioterri txikian bizitzen jarraitzen duena. Bere erro, lagun, familia eta bizimodu lasaiari atxekituta eta maitasun osoz egunero gozatuz. Horixe da, 2018ko Urrian ELKAR estudioetan Victor Sánchez-en ardurapean grabatutako “Behar Bizia” disko honetako 9 doinuek transmititzen dutena. Bill Evans-en “Show Type Tune” ezik Alberto beraren konposizioak denak. Irekieran, itxieran eta erdialdera tartekatutako hiru interludioen artean, 6 pieza luze. Lasaitasunez dastatu beharrekoak. Albertorekin batera, Alejandro Mingot (abangoardiako giroetan hazitako gitarra zorrotza), Kike Arza (era guztietako abenturatan aritutako baxu bikoitza) eta Dani Lizarragak (Lurpekariak, Broken Brothers edota Javier Lopez Jaso & Marcelo Escrich eta beste hamaika direla, beti sostengu emateko prest dagoen bateria malgu bezain sendoa) osatzen duten laukote eta Chris Kase-ren tronpetak han eta hemen egiten dituen agerpenen arteko elkarrizketa, elkarbanatzea eta komunikazioa bere aberastasun osoan hausnartu ahal izateko. Janzkera eta ehundura dotore, leun eta patxadatsuaren atzean dihardun suaren maite-garra sumatu ahal da orduan eta plazer osoz, gar horiekin bat egiteko gonbiteari baietza eman ere.

Adina: Helduak

Urtea: 2019

Prezioa: 11-20 €