gazteak
haurrak 0-12 urte
Bilaketa Aurreratua

PRODUKTUAK > Musika

irudia

Izena: Beste belaze batzuen gozoan

Egilea: Eskean Kristö

Argitaletxea: Trumonots Records

Azalpena:

Azote kaldüz! (2014) eta Ezkurrik onenak (2016) diskoen aldean, esan daiteke soinua gaurkotu eta dotoretu dutela lan berri honetan, rock&roll klasikoa oinarri harturik beti ere. Oraingo honetan beste ñabardura batzuk ageri dira aurkeztu dituzten 10 konposizioen zirrikituetan: zipriztin psikodelikoak, punk pultsioa, bluesaren kadentzia edota melodia poperoak, besteak beste. Halatan, estilistikoki ere, beste belaze batzuen gozoan libre ibili nahi izan dute. Hitzetan, Pello Artabek hain berea duen tonu ironikoa somatu daiteke, zirikatzaile eta burlati: gaua, sexua, droga, musika eszenaren deriba edota zenbait herri tradizioren burugabekeria.

Adina: Helduak

Urtea: 2018

Prezioa: 11-20 €