gazteak
haurrak 0-12 urte
Bilaketa Aurreratua

PRODUKTUAK > Musika

irudia

Izena: Beste denbora batean

Egilea: Gari

Argitaletxea: Konpartitu Records

Azalpena:

Musika estiloan jarraipena izan duen arren, soinuaren norabidean nabari da, akaso, Gariren disko berriaren garapenik nabarmenena. Izan ere, diskoa El Tigre eta Tio Pete estudioetan grabatu da, We Are Standard taldeko Jon Agiirrezabalagaren agindupean eta Gari berak ekoitzita. Bilduma honetan, sorpresa gisara, Mercedes Sosaren kantu baten bertsio gozo eta ederra emango digu Garik. Ohi bezala, oraingo honetan letretan Igor Elortza, Jon Benito, Mari Luz Esteban eta Juan Luis Zabalaren laguntza izan du. Bidaide duen Maldanbera taldea osatuz, bestalde, Borja Barrueta baterijolea eta Gorka Benitez saxofonista aritu dira.

Adina: Helduak

Urtea: 2018

Prezioa: 11-20 €