gazteak
haurrak 0-12 urte
Bilaketa Aurreratua

PRODUKTUAK > Musika

irudia

Izena: Bidean

Egilea: Maider Zabaldegi

Argitaletxea: Baga-Biga

Azalpena:

Maider Zabalegi kantariak bigarren diskoari “Bidean” izenburua eman dio. Orain arte “Maider” izen soilarekin sinatu izan du musika ibilbidea, baina 2019tik aurrera Maider Zabalegi izango da izen artistikoa. Maider Zabalegik dio bizitza bidaia bat dela, ez dakiela noiz hasiko den eta ezta noiz bukatuko den. “Bidaia” diskoari beste horrenbeste gertatzen zaio. Agian uste dugu kantuaren hasiera eta bukaerekin dena bukatzen dela, baina Maider Zabalegiren kantuek harrapatzen gaituzte, ez dute ez hasiera ez bukaerarik, continuum bat eraiki arte entzulearen buruan. Baditu kantuak pop-rock euskarrian, baladak, amerikar folka eta rocka, countrya, kantu pausatuak eta arinak, alaiak eta sentikorrak. Bizitza izugarria bada, izutzeko moduko kantuak egin ditu Maider Zabalegik. Baina izugarriak, egundokoak, alimalekoak. Laburtuz, diskoak ilusioa barreiatu eta txertatu nahi dio entzuleari. Besterik gabe eta erraz esan gabe.

Adina: Helduak

Urtea: 2019

Prezioa: <10 €