gazteak
haurrak 0-12 urte
Bilaketa Aurreratua

PRODUKTUAK > Musika

irudia

Izena: Bidean naiz

Egilea: Ibai Marin

Argitaletxea: Autoedizioa

Azalpena:

Ibai Marinen diskoa zerbait ezberdina eta benetakoa entzun nahi duzunean jartzen duzu. Badakizulako akorde horiek eta ahots horrek ez zaituztela hutsik egingo, eta eszenatoki gaineko, errepideko, zein entsegu ordu askoren emaitza direla. HIRArekin, bere aurreko taldearekin, merkatuan bost disko izatea ez da gutxi. Ibai taldeko lider, abeslari, gitarra-jole eta konposatzaile izan zen euskal heavyko ikurren garaian. “Bidean Naiz” norabide aldaketa da, begirada zeruertzean finkaturik. Etorkizunean. Urteek ematen doazen esperientziarekin. Bizitzaren bat bateko joan etorriekin. Eta horrela topatzen dugu Ibai, helduago, ziurrago, baina beti bezain zabal eta sentikor. Bere aurreko musika proiektuaren amaiera, alabenganako maitasuna, eta bakardadeari abestutako doinuek laburtzen duten autobiografia bat, zuzena eta sakona; eta ezin ahaztu bere duela gutxi zendutako aitari idatzitako kantua, “El gran Golpeador”. Diskoaren grabaketa Mutrikuko AME estudioetan izan da (Gipuzkoa), 2018ko urtarrilean. Hitzak erdaraz eta euskaraz dira. Grabaketa honetan aspaldiko lagunen laguntza jaso du, baita talentu berrien eta musikari esperientziadunena ere: Dann Hoyos gitarrarekin, Rafa Acebes pianoan eta hammondean, Ramon Perez arduratu da orkestrazioaz, oinarri erritmikoa Alex Lobatok eta Harkaitz Bastarrikak (TikTara taldeko liderrak) osatu dute, Aritz Pardinak gitarra akustikoa jo du eta Libana Taboadak koruak egin ditu.

Adina: Helduak

Urtea: 2018

Prezioa: 11-20 €