gazteak
haurrak 0-12 urte
Bilaketa Aurreratua

PRODUKTUAK > Musika

irudia

Izena: Errua norena da?

Egilea: Eztanda

Argitaletxea: Bonberenea

Azalpena:

2015eko udan Tolosaldeako lau gaztek sortutako taldea da Eztanda. Ionek (bateria), Mikelek (gitarrak eta ahotsa), Unaik (baxua) eta Aitorrek (gitarra) osatzen dute. Urteen poderioz, bertsioak jotzetik bere doinu eta izaera propioa aurkitu nahian eraldatzen joan den lagunarteko proiektu bilakatu da, barrenak husteko eta gizarte honetako arazoak ozenki salatzeko irtenbide.

2018ko irailean, 3 abestiz osatutako lehen maketa, Eztanda, grabatu zuten Anoetako gaztetxean. Horren ondoren, 2018ko abenduan, Bonbereneako estudioan sartu ziren beraien lehen diskoa, Errua norena da?,grabatzera, Karlos Osinagaren gidaritzapean.6 abestiko lan honetan, gehienbat metal ukituak aurkitu daitezke, erritmo gogorrez eta pasarte melodikoz osatuta.

Adina: Helduak

Urtea: 2019

ISBN: Copyright

Prezioa: <10 €