gazteak
haurrak 0-12 urte
Bilaketa Aurreratua

PRODUKTUAK > Musika

irudia

Izena: Garena

Egilea: Natali

Argitaletxea: Autoedizioa

Azalpena:

Natali 2017ko udan sortu zen. Natali Izagirrek, bi urtez Estatu Batuetan barrena ibili ondoren, bere ezinegonak azaleratu nahian, Ixak Arruti usurbildarrarekin elkartu eta proiektu berri honi hasiera eman zion. Bakoitzak bere ibilbidean ikasitakoak elkarbanatuz, estilo ezberdinetako kantu bilduma osatu zuten. Horrela, "Iparrorratzik gabe" kanta kaleratu zuten 2018ko otsailean.

Proiektuari bultzada eta osotasuna emateko asmoz, Gorka Mendizabal, zarauztarra; Andres Insua, patagoniarra; eta Olaia Inziarte, oronoztarrarekin batera taldea osatu zuten. Bost unibertso hauen leherketatik dator Nataliren esentzia.

2018ko irailean, Garate Studioetan, Kaki Arkarazo teknikari eta produktore lanetan zutelarik, laister kaleratuko den NATALIren lehen diska grabatu zuten. Horren lagina da single bezala aukeztu duten "Hitzak" abestia.

Diskoa entzuten duen oro musika estilo ezberdinetan barrena eramango du, istorioz eta sentimenduz beteriko abentura bat legez.

Adina: Helduak

Urtea: 2019

Prezioa: <10 €