gazteak
haurrak 0-12 urte
Bilaketa Aurreratua

PRODUKTUAK > Musika

irudia

Izena: Geruzak

Egilea: Montauk

Argitaletxea: Erraia Diskak

Azalpena:

2016an, estreineko lana argitaratu ostean, Geruzak izeneko bigarren diskoa argitaratu berri dute gasteiztarrek, Erraia diskoetxearen eskutik. Beñat Goitia abeslari eta gitarra jotzailearen bakarkako konposizioen gorpuztearen ondorioa da Montauk. 7 kantuko disko luzea dugu esku artean, intimismoaren xuxurlaren bideari jarraiki, ambience-rockaren geruzetara jauzi eginez. Lehenengo diskoan zantzu amerikarrak sumatzen baziren, Ingalaterrako laino euritsuetara hurbildu dira bigarren lan honetan. Sintetizadoreek eta programazio elektronikoek gitarren espazialtasuna mugaz gaindi hedatu dute. Laukotearekin batera, Libe Garcia de Cortazarrek eta Jon Basagurenek ere parte hartu dute diskoan eta Eneko Ugarteren ilustrazioek osatu dute diskoaren diseinu guztia. Hitzen balio literarioak narrazioen espaziora garamatza. Kantautorea dago Montauk-en oinarrian, Euskal Kantagintza Berria-ren zimenduak dira sustengua. Baina kantagintza herrikoiaren berrinterpretazioa da helburu, kantautorea XXI. mendean. Sustraiak 60etako euskal kantagintzan dituen zuhaitz polinizatua.

Adina: Helduak

Urtea: 2018

Prezioa: <10 €