gazteak
haurrak 0-12 urte
Bilaketa Aurreratua

PRODUKTUAK > Musika

irudia

Izena: Hezurren Azpian

Egilea: Maite Larburu

Argitaletxea: Gaztelupeko Hotsak

Azalpena:

Musikari ogibidea dela-eta Maite Larburuk nomadatzat du bere burua, baina disko hau oso lotuta dago jaioterrira itzultzearekin. Horren seinale da abesti guztiak euskaraz izateko hautua, Neighborren gaztelaniaz eta ingelesez ere abesteko zuen ohitura bazter utzita. Bidaia ageri da diskoko lehen abestian, eta itzuleraren ideia irudikatzen duen ibaiaren inguruko kantuak ixten du lana. Ibaiaren metaforak balio du disko honetako hainbat abesti azaltzeko ere. Kortserik eta egitura zurrunik gabeko abestiak dira, sarri entzuleak jasotzen duen sentsazioa da hitzek egiten diotela bultza melodiari, aurreikusi ezin daitezkeen bideetatik eramanez abestiak, tarteka geldo eta bare, tarteka abiada biziagoa hartuz bihurgune artean. Alferrikakoa da etiketak jartzea edo estilo zehatzak aipatzea, Laburuk bere estilo propioa du, nahastezina.

Bertan murgil egin eta bere burua eramaten uztea baino ez zaio geratzen entzuleari. Larbururen egile nortasun bakanaren egiaztagiriak aurkituko ditu nonahi: bere ahotsaren eta kantatzeko moduaren adierazkortasuna eta naturaltasuna, eta munduarekiko begirada propio hori, sentsibilitatea, umorea, samurtasuna, izaera jolastia eta aldarrikapena dosi perfektuetan nahasten dituzten hitz zoragarrietan islatzen dena.

Adina: Helduak

Urtea: 2019

Prezioa: <10 €