gazteak
haurrak 0-12 urte
Bilaketa Aurreratua

PRODUKTUAK > Musika

irudia

Izena: Hibai III-IV

Egilea: HIbai Etxeberria

Ilustratzailea: Itsasne Zarrabeitia

Argitaletxea: Gaztelupeko Hotsak

Azalpena:

Hibai Etxebarria musikari eta konpositoreak duela bi urte inguru abian jarritako TripTics proiektuaren bigarren emaitza duzu esku artean. Egitasmo honetan, bere unibertso musikal zabalaren alderdi ezberdinak erakuste aldera, kantuak hiruko multzoetan banatzen ditu Etxebarriak. Lehenengo alean, TripTics I-II (Gaztelupeko Hotsak, 2017), 40 baino gehiago izan ziren grabazioan parte hartu zuten musikari eta kolaboratzaileak; oraingoan berriz, pianoan oinarritu da abestiak konposatzeko eta jazz hirukote formatuaren alde egin du haiek osatzeko. Hibai Etxebarriaren pianoak eta teklatuek, Ander Garciaren baxuak eta Carlos Sagiren bateriak osatzen dute kantuen hezurdura, eta hari gehitu diote Etxebarriak berak zuzendutako hari orkestra zabal baten jantzia. Euskarazz eta Bouquet triptikoek osatzen dute diskoaren muina. Lehenengoan, giro bukolikoa ezartzen duen harmoniumaren sarrera instrumental baten ostean (Egunsentia), azken hamarkadetan euskal kantugintza berritu duten hainbat egilek (Pier Paul Berzaitz, Mikel Urdangarin, Benito Lertxundi...) jorratutako ildoarekin lotzen diren konposizioak eta doinuak aurkituko ditugu. Orkestra moldaketek handitasuna eta sakontasuna ematen diete Nire eskuetan balego eta Zure ate ondora bezalako abestiei. Kantu sendoak eta boteretsuak dira. Kontrastean, pianoak eremu arin eta jolasti batera eramaten du Zuk esan nahi ez zenidan hura. Bouquet osatzen duten hiru abestiak Loraldia jaialdirako beren-beregi sortu ditu Etxebarriak, eta horietako bakoitzak lore bati egiten dio aipamen. Bere sendiari eskainitako abesti sentikor batek irekitzen du triptikoa (Pagotxa), eta frantsesez eta ingelesez abestiriko kantu banak osatzen dute. Hiruko honetan orkestraren presentzia apalagoa da eta kantuaren pisu nagusia hirukotearen gain geratzen da. Ondorioz, giro bilduagoak (Lotus noir) eta jazzeroak (To a pale orchid) aurkituko ditugu, diskoari amaiera ematen dion abestiaren ildo berean. Maite zaitudalakoan nago Etxebarriak bakarka jotako jazz-blues alea da, eta Tom Waitsen hasierako garaia gogora ekartzen du.

Adina: Helduak

Urtea: 2019

Prezioa: <10 €