gazteak
haurrak 0-12 urte
Bilaketa Aurreratua

PRODUKTUAK > Musika

irudia

Izena: Infinituari segika

Egilea: Leok'K

Argitaletxea: Autoedizioa

Azalpena:

Duela 50 urte, 1968. urtean Zestoan (Gipuzkoan) sortutako LEOK ́K musika taldeak, ordura arte inguruan entzuten zen musikatik oso bestelakoa jorratzeko gogo biziz elkartutako bost gazte haiek osatutakoa, herriko lehenengo rock taldea izateaz gain, musika molde hartan euskaraz abesten ere lehenengoetakoak izan ziren. Haserako ibilbidean, frankismoa bete-betean, euskal kantagintzaren alde bere aletxoa ematen ahalegindu ziren garaietatik datoz gaurdaino. Mende erdiko beraien musika ibilbidea ospatzeko "Infinituari segika" izeneko hirugarren diskoa kalean dutela, taldearen 50 urteak ospatzeaz gain, euskal musikari ekarpena egin eta SENB- Saharako Emakumeen Nazio Batasunari diruz laguntzen jarraitzeko helburuekin murgilduta dihardute. "Infinituari segika", pop-rock estiloko hamar abestiz osatutako diskoa da, anitza eta oso atsegina.

Adina: Helduak

Urtea: 2018

Prezioa: 11-20 €