gazteak
haurrak 0-12 urte
Bilaketa Aurreratua

PRODUKTUAK > Musika

irudia

Izena: Larra bideak

Egilea: Larra Bideak

Argitaletxea: Autoedizioa

Azalpena:

Iñaki Larrayoz musikari nafarraren lehen bakarkako proiektua da Larra Bideak. Funtsean, jauzi baten kronika izoztua biltzen duten zazpi abestiko diskoa da.

Behingoz zerurantz hegaldatzearen eta berriz lurrera erotzearen arteko puntu lauso horretan kokatua, esperantzarako zein etsipenerako distantzia berera, eta pop, folk eta blues uztartze intimista baten bidez erretratua.

Frantzian egindako egonaldi luze batean izandako bizipenak ditu oinarri, eta badago osotasun asmo bat ere: "Zorua" abestiarekin hasi, eta "Zerua" abestiarekin bukatuz. Iñigo Astiz idazle eta kazetariaren laguntza izan du bere esperientziak letra bilakatzeko.

2018ko udaberrian Berako Atala estudioan grabatua, Iñigo Irazoki teknikariaren laguntzaz (Belako, Joseba Irazoki, Napoka Iria, Jabier Muguruza...). Era analogikoan grabatua, Argibel Euba bateria jotzaileak lau abestitan lagunduta. Irazokik egin ditu nahasketak ere, eta Jonan Ordorikak egin du masterizazioa Azkarateko Mamia estudioan.

Lander Muñagorri diseinatzaileak egin du diskoaren atmosferarekin estu lotutako diseinua, Arriguri taldeak egin du "Zerua" abestiaren bideoklipa eta bikote modura dabil orain Larrayoz diskoa zuzenean eskaintzen Asier Zudaire musikari nafarrarekin batera.

Adina: Helduak

Urtea: 2019

ISBN: Copyright

Prezioa: Doan