gazteak
haurrak 0-12 urte
Bilaketa Aurreratua

PRODUKTUAK > Musika

irudia

Izena: Osto eta Ale

Egilea: Osto eta Ale

Ilustratzailea: Rubén Suarez

Argitaletxea: Gaztelupeko Hotsak

Azalpena:

50 urte zituela hasi zen Alejandro Irizar dultzaina jotzen, etxekoek oparituta. Instrumentu bat (ber)aurkitu eta ikasten hasteko sekula berandu ez dela ederki erakutsiz. Alejandro bezala, geu entzuleok antzeko berraurkikuntza bat egitera gonbidatzen gaitu grabaketa berezi honek. Bertan, Jon Ostolaza soinujolearekin batera proposatzen den dultzaina/soinu txiki konbinaketa ez baita batere ohikoa, eta arrotza egiten zaigu hasera batean baina berehala halako freskotasun bizigarria sumatzen hasten gara trikitixa, porrusalda, fandango, arin-arin, balts, pasodoble edota kunbia moduko doinu eta erritmo aski ezagunak lehen aldiz entzuten ari baikinen. Itziarko herria, bere festak eta bereziki orduko gazteek orain dela 40 urte sortu zuten “txaranga” da disko honen eragilea. Txankarta soinujolerekin batera bonboa, txapak , turutak, danborra, pandero eta abar jotzen zituzten kaleak alaituz, eta urte guzti hauetan makina bat musikari pasa da bertatik. Haien artean, Alejandro eta Jon, eta lehena bonbotik dultzainara pasatzean bien arteko elkar ulertzea sumatuz, jarraipena ematea erabaki zuten bikote moduan. Urte hauetan errepertorio zabala osatu dute. Baina Itziarko jendeak aski ikusiak dituen arren, Itziartik kanpo jo dutenean, bi instrumentu hauen konbinaketak harridura sortzen du sarritan. Hori dela eta, grabaketa honetan emaitza bitxi eta erakargarri honen lagin bat utzi nahi izan digute.

Adina: Helduak

Urtea: 2019

Prezioa: <10 €