gazteak
haurrak 0-12 urte
Bilaketa Aurreratua

PRODUKTUAK > Musika

irudia

Izena: Raggamuffin Kamarada

Egilea: Suaia eta Ama Rebel

Argitaletxea: Taupaka

Azalpena:

Suaia eta Ama Rebel, 2016.urtean Bizkaiko oihanean sortzen den reggae taldea da. Banda honetan, hainbat proiektutan parte hartu duten sortzaileak bildu dira: Kodigo Norte, Esne Beltza, Potato, Lone Ark, Early Reflections, Gobeo Bay, Aiaraldeko Soinu Sistema, The Cherry Boppers,… Lan berri honetan, taldea reggaeren sustraietara bideratu da, Gorka Suaiak konposatutako kantak grabaketa batean islatuz. Suaia eta Ama Rebel taldea ez da soilik reggaera mugatzen, hainbat estilo jorratzen baititu: dancehalla, roots-a, rub-a-dub-a,… Jendartean baztertze prozesuan dauden pertsonen aldeko mezuak eskaini nahi dituzte, reggaeren sustrai aldarrikatzaileak mantenduz eta ikur errebelde eta euskalduna astinduz. Horretarako, A-Lone Ark Muzik Studioko Roberto Sanchez ekoizlearen ezinbesteko parte hartzea izan du, reggae klasikoaren antzera, ederto uztartuz Gorka Suaiaren mezu zuzenak eta aldarrikapen politiko konprometituak, A-Lone Arken ekoizpenetan ohikoa den roots estilo dotore eta melodikoarekin. Grabazioan hainbat kolaborazio izan ditu taldeak, hala nola, Nadia Paz eta Monika Boneco, saxoan Saioa Jorrín eta Roberto Sanchez bera perkusio eta teklatu batzuetan. Lan hau sei kanta borobil eta atsegin eta lau dub bertsioez osatuta dago.

Adina: Helduak

Urtea: 2018

Prezioa: <10 €