gazteak
haurrak 0-12 urte
Bilaketa Aurreratua

PRODUKTUAK > Musika

irudia

Izena: Ulu

Egilea: Buffalo

Argitaletxea: Autoedizioa

Azalpena:

Zarauzko Buffalo talde instrumentalak ‘Ulu’ estudioko hirugarren disko luzea argitaratu du. Lan hau pasa den martxoan Azpeitiako 2Noisy estudioan grabatu dute Iosu Gonzalez teknikariaren eskutik eta 1979an diseinatutako Solid State Logic 4000E mahai analogikoa erabiliz. Interakzio eta dinamika ezberdinek osatutako abestien energia behar bezala islatzeko hiru musikariek elkarrekin joaz grabatu dute diskoa. Buffalok azkenengo urteetan izan duen bilakaera nabari daiteke lan berri honetan eta taldearen nortasuna galdu gabe hasierako funk nahiz jazz doinuek post rock instrumentalari utzi diote tokia.

Adina: Helduak

Urtea: 2018

Prezioa: <10 €