gazteak
haurrak 0-12 urte
Bilaketa Aurreratua

PRODUKTUAK > Musika

irudia

Izena: Xomorroak

Egilea: Juantxo Zeberio Etxetxipia

Argitaletxea: Autoedizioa

Azalpena:

Etxeko haurrak txikiak zirela hasi ziren Tolosako Laskorain Ikastolako abesbatzan kantuan, astean bitan eguerdi partean Naiara Mintegia zuzendari zutela.
Helburua? Kantuen bidez gozatu, hezi eta hazi. Kantuak ikasi, transmisioa landu, errepertoriotxo bat osatu eta kontzertuak eskaini. Hori besterik ez, hori guztia.

Kantua eta erritmoa. Horra hor nire ustez haurren musika hezkuntzaren bi oinarriak.
Eta bide batez aitortza bat, a zer nolako lana egiten duten Euskal Herriko ikastola eta eskoletako abesbatza xumeek norabide horretan!

Nire haurrak kantuan eta ni kantu eta moldaketa berriak sortzen, horrela murgildu nintzen bide zoragarri honetan. Beti ere asmo eta obsesio nagusi batekin: Haur eta gazte hauek plazer hutsez kantatzeko moduko kantuak izatea.
Asmoak asmo, hemen duzue lan horren guztiaren emaitza.

Harrez geroztik urte batzuk joan dira, haurrak koxkortu, eta kantu hauetariko batzuek bere bidea egin dute batera eta bestera bertsio eta errebisio desberdinetan.
Eskuartean duzun CD honen helburua da urteotan sortutako kantu eta moldaketa esanguratsuenak bildu, txukundu eta entzungai eta erabilgarri jartzea guztiontzat.

Goza ezazue zuek ere nik hauek sortzen, ensaiatzen eta zuzenean ematen gozatu dudan bezainbat!
Ah! eta gogoan izan: “kantatzen duen herri bat ez da inoiz hilko!”

Adina: Helduak

Urtea: 2019

Prezioa: <10 €