gazteak
haurrak 0-12 urte
Bilaketa Aurreratua

PRODUKTUAK > Musika

irudia

Izena: Zorrotzako portuan aldarrika

Egilea: Joseba Tapia

Argitaletxea: Gaztelupeko Hotsak

Azalpena:

Joseba Tapia, formatu txikian. Biniloko singlea. Trikitilarien hastapeneko grabazioetan bezala. Baina trikitixarik gabe. Joseba Tapia, formatu txikian. Ahotsa eta testua. Eta ezer gutxi gehiago. Kantua eta herri musika ulertzeko modu baten aldarrikapena. Singlearen bi aldeetan, Gabriel Aresti. A aldean, Harri eta herri euskal literaturaren liburu mugarrian jasotako Zorrotzako portuan aldarrika poema ezaguna musikatu du Tapiak. Testuak Tapiari sujeritzen zion gogortasuna eta gordintasuna gordetze aldera, Arkaitz Minerren biolinak eta Iñar Sastreren pianoak baino ez diote laguntzen ahotsari. B aldean, Arestik 1968an Tomas Meabe politikari sozialistari idatzitako gutuna oinarri hartuta —espainiar izateko Espainiako lau hizkuntzak (gaztelania, galiziera, katalana eta euskara) jakin beharra zegoela esaten zion Arestik Meaberi—, Koldo Izagirrek idatzitako testuari ahotsa jarri dio Tapiak, a capella abestuz. Kantua eta herri musika edukiz beteta ulertzeko modu baten aldarrikapena.

Adina: Helduak

Urtea: 2018

Prezioa: <10 €