kohetea

Euskarazko Produktuen Katalogoa

gazteak 12-16 urte
Bilaketa Aurreratua

PRODUKTUAK > Gurasoentzako materiala

irudia

Izena: Katramila Goizetik gauerako abesti-jolasak

Egilea: Bizkaiko Urtxintxa Eskola

Argitaletxea: Urtxintxa Eskola Bizkaia

Azalpena:

29 abesti-jolasez osaturiko liburuxka eta diska honetan, haurrekin goizean hasi eta gauera arteko eguneroko errutinak euskaraz egiteko baliabideak aurkituko dituzu. Hezitzaileok (gurasoek, irakasleek, begiraleek…) esnatzeko, bazkaltzeko, sentimenduak adierazteko, euskaraz egitera animatzeko, laztanak egiteko, lotara joateko… abesti-jolasak ikasteko aukera izango duzue.


Urtxintxa Eskolak, bilduma hau sortzeko , hainbat balio hartu ditu kontutan, parekidetasuna, kulturartekotasuna, euskara eta bizikidetza besteak beste, eta horrez gain, garrantzia berezia eskaini zaio edukietan elementu positiboak txertatzeari, haurrei, esnatzen direnetik lotara doazenera arte, alaitasuna, freskotasuna, positibotasuna, umorea, laguntasuna, bizitasuna eta samurtasuna transmititu nahirik.

Adina: 00-04, 05-09

Urtea: 2009

ISBN: 9788461335374

Prezioa: 21-30 €