kohetea

Euskarazko Produktuen Katalogoa

gazteak 12-16 urte
Bilaketa Aurreratua

PRODUKTUAK > Informatika eta App-ak

irudia

Izena: Behatzen

Argitaletxea: APP

Azalpena: Aplikazio honek hiru joko ditu. Lehenengoak, Errepikatuta izenekoak, irudi bat errepikatuta duen sorta bat dakar. Errepikatutako irudia zein den asmatu ahala, irudi-kopurua handitu egingo da, eta, aldi berean, errepikatutako irudia antzemateko kontzentrazio-denbora ere proportzionalki luzatuko da. Berria ere pertsonalizatuta dago, eta ehunka irudi erakusten dizkigu: horien artean berria zein den sumatu behar dugu. Aurreko jokoan bezalaxe, irudi berriak igarri ahala, irudi-kopurua eta zailtasuna areagotu egiten dira. Faltan jokoak, azkenik, irudi-kopuru bat eta dagozkien testuak erakusten dizkigu, baina testu horietako bat falta da eta zein den antzeman behar dugu. Behatzen eskuragarri dago bai iOS bai Android sistema eragileetan.

Adina: 00-04, 05-09, 10-12

Urtea: 2018

Prezioa: Doan