kohetea

Euskarazko Produktuen Katalogoa

gazteak 12-16 urte
Bilaketa Aurreratua

PRODUKTUAK > Informatika eta App-ak

irudia

Izena: Euskal Kartak

Egilea: Gestionet Multimedia

Argitaletxea: Txapel Games

Azalpena:

Alde batetik, joko honetan kartetako joko bat aurkituko da baina euskal kutsuarekin. Paloak eta figurak euskal sinbologiako ikurrengatik aldatu egin dira. Bestalde, Euskal Kartak jokoarekin tarte entretenigarria eta erosoa izateaz gain, euskaraz eta euskal kulturaren inguruko ezagutzak handitzeko edota sakontzeko aukera paregabea izango da.

Euskara hobetzeko, ikasteko edota bizitzeko aukera dago joko honekin. Gainera, mitologiako datu eta istorioak ezagutzeko aukera ezin onena da hau. Mari, Herensugea, Basajaun, Zezengorri, Sugaar, Tartalo, Mikelats, Iratxoak, lamiak, Atarrabi… bezalako pertsonaien istoriak ezagutzeko tartea izango da. Ez hori bakarrik, gure kulturan hain garrantzitsuak diren Gernikako Arbola, lauburuak, pala motza eta eguzkilorearen jatorriak ezagutuko dira ere.

Aplikazio hau Eusko Jaurlaritza eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzari esker sortu izan da.

Adina: 10-12

Urtea: 2019

Prezioa: <10 €