kohetea

Euskarazko Produktuen Katalogoa

gazteak 12-16 urte
Bilaketa Aurreratua

PRODUKTUAK > Informatika eta App-ak

irudia

Izena: Irudikon, kontzentrazioa langai

Egilea: Fulsion Smart Systems

Argitaletxea: APP

Azalpena: Fulsion Smart Systems enpresak sortu du umeentzako joko hau, app formatuan. Jolasteko helburua baino ez duten beste joko batzuen aldean, Irudikonek xede “terapeutikoa” du. Gaur egun, arreta-defizitaren nahasmenduak aurreko belaunaldietan baino askoz gehiago diagnostikatzen eta antzematen dira. Are gehiago, badago gehiegi egiten dela esaten duenik. Edonola ere, Irudikonek bestelako joko-estrategia dakar. Horrela, umea tarte labur batez egon beharko da kontzentratuta oinarrizko mailetan, baina, aurrera egin ahala, Irudikonek joko- eta kontzentrazio-denbora luzeagoa eskatuko dio haurrari (beste joko-estrategia batzuen zailtasuna, aldiz, arazoei irtenbidea aurkitzeko denbora gutxiago eskaintzean datza). Beste joko ludikoago batzuez aparteko aukera bilakatu dute Irudikon bertako grafiko profesionalek eta mendekotasun handia eragiten duen musikak. Halaber, xede hezigarri interesgarria du, eta terapia-mota honetan material gutxi izan ohi da euskaraz. Irudikon aplikazioa eskuragarri dago bai iOS bai Android sistema eragileetan.

Adina: 00-04, 05-09, 10-12

Urtea: 2018

Prezioa: Doan