kohetea

Euskarazko Produktuen Katalogoa

gazteak 12-16 urte
Bilaketa Aurreratua

PRODUKTUAK > Liburuak

irudia

Izena: Adiskideak gara?

Egilea: Anabel Fernández Rey

Ilustratzailea: Anabel Fernández Rey

Itzultzailea: Manu López Gaseni

Argitaletxea: Pamiela / Kalandraka

Azalpena:

Adiskideak gara? aurreirakurleei eta lehen irakurleei zuzendutako album bat da, ume baten eta hartz baten arteko adiskidetasunaren eraikuntzaz diharduena: printzipioz, bi pertsonaia oso desberdinak, baina osagarriak izan daitezkeenak elkarri lagunduz gero. Anabel Fernández Rey-k bi zatitan banatu du obra, bi protagonistek eguneroko egoeren aurrean dituzten ikuspuntuak, desirak eta beharrak erakusteko. Zenbaitetan, gustuko ez ditugun edo lana ematen diguten gauzak egin behar ditugu besteei laguntzeko, baina horrelaxe erakusten da benetako adiskidetasuna: eskaintze gisa, lankidetzatik, eskuzabaltasunetik eta egoismorik gabe. Izan ere, zailtasunetan elkarri lagunduz indatzen baita lotura afektiboa. Ez baitu axola fisikoki zein desberdinak garen edo zein gaitasun ezberdin ditugun. Testuak eta irudiek elkarrekin solasean dihardute liburuan, ikusizko atalak gutxienez idatzizkoak adinako pisua izateraino – orrialde bikoitz mutuetan-, eta horrela zabaldu egiten da irakurketa askotariko interpretazio eta ondorioetara. Pertsonaien arteko solasa hitz eta keinuen bidez eratzen da: batak bere desirak hitzez adierazten ditu eta bestearen erantzuna bere adierazkortasunaren bidez sumatzen da. Lan honen arte-ezaugarri nagusia kolore eta pintzelkada leunak dira, askotariko planoekin eta hitzik gabeko adierazpenarekin batera.

Adina: 00-04

Adin-oharrak: 3 urtetik aurrera

Urtea: 2019

ISBN: 978-84-9172-090-4

Prezioa: 11-20 €