Euskarazko Produktuen Katalogoa

gazteak
Bilaketa Aurreratua

PRODUKTUAK > Liburuak

irudia

Izena: Alex eta sagu mekanikoa

Egilea: Leo Lionni

Itzultzailea: Manu López Gaseni

Argitaletxea: Pamiela / Kalandraka

Azalpena:

 

Oihu bat entzun zen:
–Lagundu! Lagundu! Sagu bat!
Gero, burrunba bat. Katilu, platertxo eta goilarak alde guztietatik hegan. Alex arineketan itzuri zen sagu-zulorantz, bere hankatxoek uzten zioten bezain azkar…

Leo Lionniren klasiko hau, lehen aldiz 1969an argitaratua, Alex eta Gilleren istorioa da, oso bestelakoak diren bi sagu –bata hezur-haragizkoa, bestea mekanikoa– adiskidetasunak elkartuta. Ezberdin izatea ez da oztopo lagunak izateko eta abenturak eta zoriona partekatzeko.

Sagu mekanikoak ez du faltan botatzen nahieran ibiltzeko askatasuna; izan ere, etxeko neskak maite duela sentitzen du. Alexek, bere aldetik, behin eta berriz erratza eskuan jazartzen baitute, edozer emango luke falta duen maitasuna eskuratzeko.

Adina: 05-09, 10-12

Urtea: 2017

ISBN: 978-84-7681-985-2

Prezioa: 11-20 €